Aviso de Privacidad

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en basa a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas)

Para más información consulta la Política de cookies

Cartelera

logo infoticketing

Aztia. Don Inorrez & Metrokoadroka

Aztia. Don Inorrez & Metrokoadroka

Descripción

Descripción

SINOPSIA:


Aztiak zoriontasunaren inguruko mintegi bat
antolatu du, “Zoriontasuna hasiera bat besterik ez da” leloarekin. Bertan
“autolaguntzaz” mintzatuko da, zirikatzaile, baina ezkutuan “auzolaguntza”
izango du xede. Jendartean deslilura eta desesperantza nagusitzen ari direla
dirudien garaiotan, des-deslilura aldarrikatuko du Aztiak, hasiera oro
zerbaiten amaiera izan daitekeen itxaropenarekin.


Don Inorrez eta Metrokoadroka taldeek AZTIA
proiektua sortu dute. Proiektuaren lehen emaitza izen bereko diskoa izan da,
bigarrena zuzeneko emanaldia. Oholtza gainean umorea eta kontzertu giroa izango
dira nagusi, musika, antzerki bakarrizketa eta butoh dantza uztartuta.


Taula gainean izango dira: Ainhoa Alberdi, Karlos
Arancegui, Oier Guillan, Fernando Neira eta Imanol Ubeda. Zuzendaritza Idoia
Beratarbideren esku egon da.



AURKEZPENA:


2023ko urte amaieran Imanol Ubedak eta Karlos
Aranceguik osatzen duen Don Inorrez musika taldeak proposamena egin zion Oier
Guillani: disko berri baterako hitzak topatzea. Horretarako, letrak osatzeko ez
ohiko prozesu bat abiatzea erabaki zuten: antzerkian oinarritzea disko oso bat
sortzeko. Hala, Aztia bakarrizketa idatzi zuen berariaz Guillanek, eta hitz
horietatik abiatuta disko osoa konposatu zuten Don Inorrezekoek. Hala, Cadizen
Paco Locorekin grabatu ostean, 2025eko urtarrilean plazaratuko da lan berria.


Ondoren, material berria lengoaia eszenikora
egokitzeko apustua egin dute Metrokoadroka kolektiboarekin. Aztia emanaldia
2025eko otsailaren 8an estreinatu da Donostiako Lugaritz kultur etxean.
Emanaldian Imanol Ubedaren ahotsa eta kitarra eta Karlos Aranceguiren perkusioa
Fernando Neira baxu jolearekin egin dute bat. Haien alboan Oier Guillanek
dramatizatu du antzerki bakarrizketa ahotsez, eta Ainhoa Alberdik pertsonaia
gorpuztu du butoh dantzaren bitartez. Idoia Beratarbide izan da proiektuko
zuzendari artistikoa eta iruditeria osoaren sortzailea.



FITXA
ARTISTIKOA


Musika: Don Inorrez.


Musikariak: Imanol Ubeda, Fernando Neira eta Karlos
Arancegui.


Hitzak eta dramaturgia: Oier Guillan.


Aktore-dantzaria: Ainhoa Alberdi.


Zuzendaria: Idoia Beratarbide.


Argiak: Junki Mayo.


Soinua: Peio Gorrotxategi, Aieka.


Ekoizpena: Don Inorrez & Metrokoadroka.