GABRIEL ARESTIREKIN IKUSKIZUNA 2025-03-15ean Legazpiko
LATXARTEGI ARETOAN
Gabriel Aresti
Segurolaren heriotzaren 50. urteurrena den honetan Kandido Urangak eta Inaxio
Tolosak sortutako antzezlana da Gabriel Arestirekin ikuskizuna.
Ikuskizuna Gabriel
Aresti poeta bilbotarraren ‘Harri eta herri’ liburuko ‘Q’ poeman eta Pedro
Alberdiren ‘Gabriel Aresti Eibarren’ ipuinean oinarrituta dago.
Arestiren hitz
eta bizipen horiek bizirik diraute, eta hori gogoraraztera
dator “Gabriel Arestirekin” ikuskizuna, gure tresna
soilez (ahotsa, gorputza, musika, sormena) eta esperimentatzeko
bulkadaz sortutako antzez-lana.
Gabriel Aresti
Segurola (Bilbo,
Bizkaia, 1933ko urriaren
14a - Bilbo, 1975eko ekainaren
5a) euskal idazlea eta poeta izan zen, XX. mendeko
euskal literaturaren berritzaileetako bat. Txillardegi
eta Saizarbitoriarekin
batera, euskal literaturaren berritzaile nagusienetarikoa izan zen, bai
formaren, bai edukien aldetik. 1960ko hamarkadan, garai harekin oso lotuta, poesia sozial eta kritikoa egin
zuen, Euskal Herriaren egoera salatzeko.