SINOPSIA
Txotxongiloak, zuzeneko musika eta antzerkia
batzen duen ausartentzako abentura.
ZERGATIK HITZ EGIN BELDURRARI BURUZ
Publiko familiarrarentzat zuzendutako ikuskizuna
da eta batez ere, txiki eta gazteentzako.
Alde batetik antzezlan osoa joko bat da.
Jorratu nahi dugun gai mamitsu hau, jokoaren eta dibertsioaren bidez aurre egin
nahi izan diogu, bakoitzaren barneko beldurrek geldiarazi ez gaitzaten.
Bestetik umorea duen ikuskizuna da, lehen
aipatutako jolasa agertu dadin. Eguneroko
hizkuntzatik abiatuz eta eszena arinak eraikiz.
Txotxongiloen paperak ikuskizun honetan garrantzi haundia du, baina bere itxura
gordina errespetatuz. Sinopsian jartzen duen bezala, objektuek bizia hartu dute
eta beren kabuz mugitzen dira almazenean, beraz, objektuei beste funtzio bat
eman diegu. Hala, erloju bat mamu beldurti bilakatzen da, dutxa bat suge
arriskutsu edo kafetera bat lagun berritsu.
Guzti hau itsatsi ahal izateko zuzeneko musika
erabiliko dugu.
Biolina, errobot batean errepresentatuta. Musika
bait da, dudarik gabe, errealitatea eta ametsen artean dagoen itsasgarririk
hoberena, bi mundu hauek batzeko berebiziko garrantzia izango du. Musikaria
(eta musika) beste pertsonaia bat da, eta arazoak konpontzeko (edo nahasteko,
kasuak kasu) ahalmena du.
Fitxa artistikoa
Aktoreak: Leire Orbe eta Maite Fombellida
Musikaria: Tomas Ruti
Zuzendaritza: Aitor Fernandino
Musika konposizioa: Tomas Ruti
Txontxongiloen eraikuntza: Mikel