Aviso de Privacidad

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en basa a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas)

Para más información consulta la Política de cookies

Cartelera

logo infoticketing

Descripción

Descripción

Umore zentzugabea eta tentsio-uneak nahasten dituen
tragikomedia, maitasuna, amatasuna eta zaintzak aztertuz. Bikote baten bizitza
astinduko da emakumeak jakiten duenean ama beraiekin joango dela bizitzera.
Barre eta gogoeta artean, etxeko kaosari eta iraganeko mamuei egin behar diete
aurre.


XXV Donostia Antzerki Saria 2025 jaso zuen, 2025eko
martxoaren 27an.


Sinopsia

Emakumea eta gizona duela hogeita hamar urtetik
dira bikote. Gaur oso aztoratuta itzuliko da etxera. Amarekin hitz egin du eta
ulertu dio senarrak berarekin bizitzera gonbidatu duela. Emakumea, erabat
aztoratuta, kontuak eskatzen ari zaio gizonari, bere gorbata berdearen bila
arduratuta eta lanpetuta dabilen gizon bati. Gainera, bere pijama erantzi eta
loredun soinekoa janztea nahi du. Joan egin behar dute, baina ez dirudi ezer
bere lekuan dagoenik. Etxea nahasita dago eta dena da arraroa, amets batean bezala.
Normaltasunera itzultzeko borrokatzen da, baina lur azpian hondoratzen ari dela
sentitzen du, eta laguntzeko prest dagoen esku bakarra amarena da. Emakumeak ez
du horrelakorik nahi. Nahiago du lur azpian bizi azal lodiko sator bihurtuta.


Kontakizunean zehar egoera komikoak, absurduak
edo surrealistak gertatuko dira, pertsonaien iraganaren, orainaren edo
etorkizunaren artean biziko den narrazio hautsi batean. Emakumeak bere mamuen
aurka borrokatu beharko du. Amarekiko harremana zer izan zen gogoratuz,
haurtzaroko beldurrak eta iraganeko minak agerian utziz. Bien bitartean, amaren
presentziak ukitu absurdua eta magikoa gehituko dio amatasunaz, zaintzaz eta
maitasunaz hitz egiten duen tragikomedia honi.



Fitxa
Artistikoa



  • Sorrera eta zuzendaritza: Agurtzane
    Intxaurraga.

  • Zuzendari laguntzailea: Miren
    Gojenola.

  • Antzezleak: Miren Gaztañaga, Jabi Barandiaran, Iñake
    Irastorza.

  • Soinuaren diseinua: Xabi
    Erkizia.

  • Argiztapenaren diseinua: Xabi
    Lozano.

  • Diseinu grafikoa: Santos
    Bregaña.

  • Promozio bideoak:
    Produkzio akronikoak.

  • Ekoizpen exekutiboa: HIKA
    Teatroa.