pribatutasun-oharra

cookie_alerta_2020

informazio_gehiago_cookieak_2020rako Cookie-en politika

Karteldegia

logo infoticketing

Deskribapena

Deskribapena

"Idazleak
eta berak sortutako pertsonaiak pisua konpartitzen dutenean"


Klara Balzes idazle gazteak, bere lehen nobela
idatzi du: “Kandida”, etxegabetu bati buruzko istorio bat. Kandida fikziozko
pertsonaia da, baina benetako pertsona batean oinarrituta dago. Klarak benetako
persona hura, Manuela, desahuziatuen aldeko elkarte batean ezagutu zuen.
Nobelan, Klarak bere etxean jasoko du Kandida. Errealitatean, Klarak Manuelaren
arrastoa galdu zuen betirako. Nobela argitaratzen den egunean, Manuela Klararen
etxean agertuko da. Eta nobelan egin duen gauza bera egiteko eskatuko dio
gazteari: bere etxean jasotzea.


Idazleak eta berak sortutako pertsonaiak pisua
konpartitzen dutenean.

Benetako bizitzak ez dira nobeleskoak.


Fitxa artistikoa


Egilea
eta Zuzendaria: PATXO TELLERIA

Aktoreak: MIREN GAZTAÑAGA, NEREA MAZO eta MIKEL MARTINEZ

Musika: Adrián García de los Ojos

Eszenografia eta Jantzien diseinua: Ikerne Gimenez eta Igone Teso

Zuzendari laguntzailea: Anje Oregi

Off Ahotsak: Mikel Losada, Olatz Ganboa, Ana Meabe eta Getari Etxegarai

Eszenografia eraikuntza: Alberto Huici

Argiztapen disenua: David Rodríguez Medina

Soinua: Borja Arbaiza

Ikusentzunezkoak: Jone Novo (Bufalo Produkzioak)

Animazioak: Sergio Verde