Gerrak gure egunerokotasuna asaldatzen dabil,
azken garaian. Batzuetan komunikabdieetan presenteago dago, besteetan
ezkutuagoan, baina bertan. Haurrak pairatzen dituzte eragin larrienak. KLERA-k
errealitate horren emozioak dakarzkigu, emozioen bidetik errealitate berri
batera joateko desio gisa.
Jon Mayaren ideia batetik abiatuta, lengoaia artistiko
ezberdinak koaderno batean bildu zituen Klerak; literatura, ilustrazioa, musika eta dantza
espresio bide hartuz. Koaderno gisako argitalpen batean bildutakoak,
eszenatokian jarri ditu orain Kukai Dantzak, bi dantzari eta Maite Larburu
musikariaren interpretazioa duen familia ikuskizun batean.
Artearen
poetikotasunetik, gerraren ondorioei buruz gogoeta egitera gonbidatzen gaitu
ikuskizun honek. 40 minutuko iraupena du eta aipatutako arte guztiak uztartzen
ditu oholtzan.
* Espainiako Haur eta Gazte Literatura Sari
Nazionala jaso du 2025. urtean.
FITXA ARTISTIKOA:
Zuzendaritza artistikoa: Jon Maya
Dantzariak: Kukai Dantza
Musika sorkuntza eta zuzeneko musika:
Maite Larburu
Testua: Leire Bilbao
Ilustrazioak: June San Sebastian
Ikus-entzunekoak: David Bernués
Koreografia: Jon Maya
Argiztapena: David Bernués