Ongi etorri Las Reinas Kanpingera
Emakume talde batek urtez urte opor-leku berera jotzen
du. Haien lurraldera. Haiek agintzen duten lekura.
Baina… Benetan aske al gara oporretan? “Opor
perfektuen” ametsa betetzen al dugu?
Las Reinas Kanpinga komedia beltz, arin eta absurdoa
da. Bertan, botere-harremanen errepikapena, atsedenaren eta lanaren arteko
talka eta botere-abusua jartzen dira mahai gainean, hiru emakumeren istorioaren
bidez. Kanpina ez da atseden-leku hutsa: babeslekua da, erresuma eta lubakia.
Gizakiaren portaera misterioa da… are gehiago bere
aisialdian.
PROPOSAMENA
Antzezlan
honek honi buruz hitz egiten du: Adiskidetasuna, lurraldea, erresistentzia,
hierarkien errepikapena, botere-abusua edo interes kapitalisten eta
indibidualismoaren aurkako desobedientzia.
HUMOREA,
TRESNA GISA
Komedia
ulertzen dugu hausnarketarako eta kritikarako tresna indartsu gisa. Umorea
erraietatik sortzen da, tematikatik, beren “erresuma” defendatzeko duten
grinatik. Barrea egunerokoaren eta epikoaren arteko talkatik sortzen da.
Haiekin zaude…
edo haien aurka.
TALDE
ARTISTIKO ETA TEKNIKOA
Zuzendaritza
eta dramaturgia: Eva Redondo
Antzezleak: Maider
Lekunberri, Maitane Perez, Olatz Beobide
Musika-konposizioa:
Pascal
Gaigne