Ahots propioa duen eta hesiak gainditzeko gai den
egile baten kontzertu akustikoa.
2018an, Ruper Ordorikak Bakarka argitaratu zuen,
bere 12 abestirik ezagunenak bakarka errepasatzen zituen diskoa. Lan horrek
euskarazko albumik onenaren saria jaso zuen, UFIk (Union Fonográfica
Independiente elkarteak) antolatzen dituen MIN sarien 2019ko emanaldian.
Ordurako, Ruperrek urteak zeramatzan bere ohiko taldearen emanaldiak eta
bakarkakoak txandakatzen. Bakarkako emanaldietan, giro intimoagoetan aurkezten
zen, gitarraren eta ahotsaren laguntzarekin bakarrik.
Orain, 2024an, Bakarka bi aurkeztuko dizuegu,
formatu minimalistan eginiko lan berria. 40 urte baino gehiagoko eskarmentuaren
ondoren eta 20 disko baino gehiago plazaratu ostean, asko dira lehen entregan
faltan sumatu genituen abestiak —bakoitzak bere zerrenda izango du—, hala nola
«Erruduna», «Zaindu maite duzun hori» eta «Zaldiak negarrez». Horiek 12 abestiz
osatutako sorta berri honetan gozatuko ditugu. Beraz, 24 dira jada Ruperrek
formatu horretan aurkeztu dizkigun abestiak, artifiziorik gabe eta abestiaren
funtsa bilatuz. Arriaga Antzokian ia guztiak zoragarri entzungo dira, seguru.
2024an Abadia saria jaso zuen lau hamarkadaz
euskarazko sorkuntzaren eta kulturaren alde egindako lana eta karpen joria
aitortuz.